Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoaren kontra hasiko du Erregina Kopa
Martxoaren 1ean 19:30ean hasita lehiatuko dute final laurdena.
Otsailaren 28tik martxoaren 3ra Arabako hiriburuak hartuko du Erregina Kopa, eta gaur egin dute Erregina Koparen zozketa Gasteizko Artiumen.
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoaren kontra lehiatuko du final laurdena, martxoaren 1ean (barikua), 19:30ean. Egun horretan, egungo koparen txapelduna den Perfumerias Avenidaren eta Nissan Al-Qázeres Extremaduraren arteko norgehiagoka ere egongo da, 17:00etan hasita.
Lehen egunean (otsailak 28) Dia Ligaren liderra den Spar Citylift Gironaren eta Valencia Basket taldeen arteko partiduagaz hasiko da Erregina Kopa (17:00). Ondoren, Cadi La Seu talde katalanaren eta RPK Araski talde gasteiztarra izango dira aurrez aurre.
Finalerdiak. Zapatuan (martxoak 2) jokatuko dituzte finalaurrekoak (13:00etan eta 17:00etan). Gernika-Lumoko taldeak final laurdena irabaziz gero, Avenidaren edo Al Qazeres-en kontra lehiatuko du finalerdia.
Domekan, 13:00etan hasiko da final handia.