Gernikako Bakearen Museoak 50.000 bisitarien muga gainditu du
2018. urtea urte ona izan da Gernika-Lumoko Bakearen Museoarentzat. Zabaldu zutenetik orain arte, inoizko daturik onenak bildu ditu museoak, bisitariei dagokienez. Guztira, 51.710 lagun pasatu ziren iaz Bakearen Museotik, 2017. urtean baino 3.203 gehiago, hain zuzen. Datuetan, beraz, orain arteko errekorra hautsi du.
Museoko ordezkariek azaldu dutenez, museoaren 20. urteurrena ospatu dute 2018an, eta horrek ere eragina izan du bisita kopuruan. Izan ere, urteurrena gogoratzeko, hainbat ekintza eta jarduera antolatu zituen iaz Bakearen Museoak. Erakusketak ez ezik, ekimen bereziak izan dira 2018an. Gernika udabarri haretan errekreazio historikoak, kasurako, 800 bisitari ekarri zituen museora egun horretan. Gidatutako hiru Memoritour ere egin dituzte, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako lurraldeetatik.
Musika edota zinema ardatz izan dituzten bisita gidatuak ere eskaintza izan zen iaz, eta Afaloste laborategu gastronomiko sozialak ere antolatu zituzten, Irun, Etxebarri, Amurrio eta Gernika-Lumon. Memoria lantzeko laborategi sozialak edota nazioarteko mintegiak ere aipatzekoak dira.
Iaz museoa ikustera joan ziren bisitari erdiak europatik heldutakoak izan ziren (26. 422); Espainiatik etorritakoak 11.134 izan ziren, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak izan ziren 9.768 lagun. Amerikakoak izan ziren museoak erregistratutako 3.166 bisitari, eta 1.220 Asia eta beste leku batzuetatik heldutakoak.