Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeak herriko mendietatik ibilaldia egin du
Urteko lehen hitzordua eduki zuten atzo mendigoizale bermeotarrek. Bermeoko Mendien Bira izenburupean egin zuten urtarrileko irteera.
08:30ean Taraskan batu, eta tipi-tapa, 25 bat kilometroko ibilaldia egin zuten. Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeko kideen berbetan, txangoa egiteko eguraldi aproposa eduki zuten: “Tenperatura freskoa izan dugu. Hasieran aterri eutsi dio, eta gero, sirimiriak lagundu gaitu zenbait momentutan. Baina, haizerik ez denez egon, atsegin egin zaigu ibilalditxoa”. Katillotxu, Sollube, Garbola eta Burgoako tontorretara igo ziren.