Beti Gazte talde nafarra irabazle, Gernika-Lumon
Jai Alai frontoian hasi dute 2019ko Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa. Gizonezkoen 680 kiloko lehia izan dute aurtengo lehen hitzordua, eta Beti Gazte talde nafarra izan da onena.
Zapatu arratsaldean jokatu zuten Murueta, Ibarra, 6 Conceyos, Ñapurrak, Zuraide eta Beti Gazte taldeek.
Pisu hau jardunaldi bakarrean lehiatu dute, eta aipatu sei taldeak denak denen kontra aritu ziren. Ibarra sailkatu zen bigarren, eta Murueta hirugarren. Busturialdeko taldearen atzetik geratu ziren bi talde lapurtarrak, eta Asturiaseko taldea sailkatu zen azken postuan.
Domekan, Mungian. Hurrengo asteburuan, Mungian dute hitzordua gizonezkoen eta emakumezkoen taldeek. Hain zuzen, emakumezkoen 540 kiloko eta gizonezkoak 640 kiloko tiraldiak hartuko ditu Jose Antonio Agirre Kiroldegiak domekan (urtarrilak 20), 11:30etatik aurrera.
Nesken 540 kilotan lau talderen artean ligaxka jokatuko dute. Hiru jardunalditan, denak denen kontra ariko dira. Gizonen 640 kilotan, berriz, multzo batean denak denen aurka lehiatuko dira ehenengo bi sailkapen jardunaldietan, eta lehenengo sei taldeak sailkatu dira finalera.
540 kilotan Gaztedik, Ibarrak, Badaiotzek eta Txantreak parte hartuko dute. 640 kilotan, ostera, honako talde hauek lehiatuko dira: Murueta, Ibarra, 6 Conceyos, Txantrea, Ñapurrak, Zuraide eta Beti Gazte.
TXAPELKETAREN EGUTEGIA:
-
Urtarrilak 12, zapatua: Gernika-Lumo (680 kilo-gizonezkoak)
-
Urtarrilak 20, domeka: Mungia (640 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak)
-
Urtarrilak 27, domeka: Zehaztu gabe (640 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak)
-
Otsailak 2, zapatua: Ibarra (640 kilo-gizonezkoak)
-
Otsailak 9, zapatua: Bilbo (Txurdinaga) [600 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak]
-
Otsailak 16, zapatua: Bizkaian (herria zehaztu gabe) [600 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
-
Otsailak 23, zapatua: Bilbo (Txurdinaga) [600 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
-
Martxoak 2, zapatua: Laukiz [560 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
-
Martxoak 9, zapatua: Gabiria [580 kilo-mistoa]