Ur saneamendua hobetzeko metodo biologikoa darabil Arratzuko Udalak
Tratamenduaren eraginkortasuna baieztatu dute udal ordezkariek. Teknikak ez du kalterik eragiten ingurumenean. Gero eta gehiago erabiltzen den metodoa daArratzuko ur saneamendua hobetu eta garbiketa maila handiagoa lortzeko ur tratamendu biologikoa era...
Tratamenduaren eraginkortasuna baieztatu dute udal ordezkariek. Teknikak ez du kalterik eragiten ingurumenean. Gero eta gehiago erabiltzen den metodoa da
Arratzuko ur saneamendua hobetu eta garbiketa maila handiagoa lortzeko ur tratamendu biologikoa erabiltzen hasi da Arratzuko Udala.Lehen emaitzak ikusita, tratamenduaren eraginkortasuna baieztatu dute udal ordezkariek: «Egun gutxitan emaitza onak lortu ditugu. Arazo larriak izan dituzten ubideetan parametro kutsakorrak zeharo murriztu dira azkenaldian».
Arduradunek jakinarazi dutenez, tratamendu biologiko berriak ez dauka eragin handirik ingurumenean: «Metodo honek ez du ura zikintzen, ez eta usainik sortzen. Gainera, ponpaketa gauzatzeko ez daukagu kamioia erabili beharrik».
Saneamendu sistema berriaren bitartez, hobi septiko batean aurkitu daitezkeen mikroorganismoek elementu solido organikoak deuseztatzen dituzte Arratzun. Hau da, prozesu natural baten bitartez sortutako bakteriek hondakinen eduki organikoa murrizteko prozesua jartzen dute martxan. Hori likido batean dauden bakterio bizien konbinazioagaz lortzen dute, «kutsatutako hondakin industrialen, nekazaritzako edota etxebizitzetako uren tratamenduan erabiltzen den likidoagaz, hain zuzen ere».
Zabalkunde handiagoa
Era horretako teknologiak mundu guztian gero eta gehiago erabiltzen direla adierazi dute Arratzuko udal ordezkariek: «Mekanikoak eta kimikoak diren beste prozesu batzuekin alderatuta, eraginkorragoak eta ekonomikoagoak dira tratamendu biologikoak».
Bizirik dauden organismoak erabiltzen ditu, produktuak edo prozesuak sortu edo moldatzeko. Hala, ingurumena errespetatzen du, eta garbitasun garestiak eta ponpaketa prozedurak ekidi ditzake. Gainera, isurketa kutsakorrak gutxitzen dituela adierazi dute, «ur zikinetan dauden parasitoak eta patogenoak murriztuz eta ingurumenean dauden landare eta animaliak babestuz».