Urteko lehen mendi irteera bateratua, domekan
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendigoizale taldeek urteko lehen irteera bateratua egingo dute domekan, Debako Burdin Kurutz Mendi Taldeko kideekin. Busturialdea eta Lea-Artibai barrena egingo dute zeharkaldia.18,5 kilometroko ibilbidea (1.150 metro desnibe...
18,5 kilometroko ibilbidea (1.150 metro desnibela gora eta 1.070 metro behera) egingo dute, eta, tartean, Illuntzar mendira (726 metro) igoko dira. Bost ordu eta erdian egiteko modukoa izango da.
Hurrengoa izango da ibilbide osoa: Barrutia auzoa (Arratzu), Elorriaga auzoa (Kortezubi), San Lorentzo ermita, Omako baso margotua (Kortezubi), Oma (Kortazubi), Akorda (Ibarrangelu), Illuntzar (Aulesti), Narea auzoa (Aulesti) eta Aulesti.
Ohi modura, autobusa antolatu dute. Lehen geldialdia Mutrikun egingo du; 07:40ean aterako da Txanbolingo biribilgunetik. 07:45ean Ondarroako Astilleruko geltokira ailegatuko da. Azken geldialdia 08:00etan egingo du Markina-Xemeingo geltokian. Lekeitiarrek ere han hartuko dute autobusa.
Irteeran parte hartzeko gaur eman beharko da izena, Mutrikuko Aparra dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan eta Markina-Xemeingo Loirats dendan eta Alpinoko lokalean.