Zapatuan (urtarrilak 12) jokatuko dute txapelketaren lehen saioa. 17:00etatik aurrera gizonezkoen
680 kiloko lehiagaz gozatu ahalko dute Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekura hurbiltzen direnek.
Hain zuzen, kategoria horretan
saio bakarra izango dute, eta honako zazpi talde hauek ariko dira zein baino zein gehiago:
Murueta, Ibarra, 6 Conceyos, Txantrea, Ñapurrak, Zuraide eta Beti Gazte. Denek denen kontra jokatuko dute.
Martxoaren 9an (zapatua)
amaituko dute aurtengo goma gaineko txapelketa. Azken jardunaldi horretan, 580 kilotan lehiatuko dira gizonezkoekin eta emakumezkoekin osatutako taldeak, Gipuzkoako
Gabiria herrian.
Pisu misto honetan ere hori izango dute saioa bakarra, eta bospasei talde lehiatuko dira. Izan ere, Bizindar, Ibarra, Antsoain, Berriozar eta Beti Gazte taldeek parte hartzea baieztatu dute, baina, Gaztedi zalantza da oraindik.
Bederatzi jardunalditan banatu dute txapelketa, eta urtarrilaren 20ko eta 27ko saioak izan ezik, gainontzekoak zapatu arratsaldeetan izango dira. Zapatuetako jardunaldi guztiak 17:00etan hasiko dira, eta domeketako biak 11:30ean.
TXAPELKETAREN EGUTEGIA:
- Urtarrilak 12, zapatua: Gernika-Lumo (680 kilo-gizonezkoak)
- Urtarrilak 20, domeka: Mungia (640 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak)
- Urtarrilak 27, domeka: Zehaztu gabe (640 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak)
- Otsailak 2, zapatua: Ibarra (640 kilo-gizonezkoak)
- Otsailak 9, zapatua: Bilbo (Txurdinaga) [600 kilo-gizonezkoak/540 kilo-emakumezkoak]
- Otsailak 16, zapatua: Bizkaian (herria zehaztu gabe) [600 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
- Otsailak 23, zapatua: Bilbo (Txurdinaga) [600 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
- Martxoak 2, zapatua: Laukiz [560 kilo-gizonezkoak/500 kilo-emakumezkoak]
- Martxoak 9, zapatua: Gabiria [580 kilo-mistoa]