Zeberioko Nazioarteko Sokatira Txapelketa lehiatuko dute
domeka goizean (urtarrilak 13), eta Busturialdeko bi taldek parte hartuko dute: Muruetak eta Gernikak.
16 taldek parte hartuko dute, eta lau kategoria egongo dira: gizonezkoen 640 kilo (11 talde), emakumezkoen 520 kilo (7 talde), talde mistoen 600 kilo (8 talde) eta gazteak (7 talde).
Murueta 640 kilotan lehiatuko da, eta
Gernika, berriz,
gazteetan.
Txapelketa goizeko
10:00etan hasiko da, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 520 kiloko tiraldiekin. Pisu horiek bukatu ondoren, 600 kiloko talde mistoen eta gazteen txanda izango da.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko arduradunek jakitera eman dutenez, kategoria guztietan finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta ondoren, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko tiraldiak eta finalak lehiatuko dituzte.
Taldeak. Bizkaiko bost talde egongo dira Zeberion: Murueta, Gernika, Gaztedi, Goiherri eta Iurreta. Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea izango dira talde nafarrak. Arabatik bi taldek parte hartuko dute: Badaiotzek eta Bizindarrek, eta Lapurditik ere beste bi ariko dira lehian: Ñapurrak eta Zuraide. Hala, Ibarra izango da Gipuzkoako ordezkari bakarra. Nazioartetik, berriz, Ayrshire talde eskoziarrak eta Monnickendam talde holandarrak lehiatuko dute txapelketa.
-640 kilo (gizonezkoak)
- Antsoain (Nafarroa)
- Ayrshire (Eskozia)
- Berriozar (Nafarroa)
- Beti Gazte (Nafarroa)
- Gaztedi (Bizkaia)
- Ibarra (Gipuzkoa)
- Monnickendam (Holanda)
- Murueta (Bizkaia)
- Ñapurrak (Lapurdi)
- Txantrea (Nafarroa)
- Zuraide (Lapurdi)
-520 kilo (emakumezkoak)
- Antsoain (Nafarroa)
- Badaiotz (Araba)
- Beti Gazte (Nafarroa)
- Gaztedi (Bizkaia)
- Ibarra (Gipuzkoa)
- Monnickendam (Holanda)
- Txantrea (Nafarroa)
-600 kilo (mistoak)
- Antsoain (Nafarroa)
- Ayrshire (Eskozia)
- Berriozar (Nafarroa)
- Beti Gazte (Nafarroa)
- Bizindar (Araba)
- Gaztedi (Bizkaia)
- Ibarra (Gipuzkoa)
- Monnickendam (Holanda)
-Gazteak
- Antsoain (Nafarroa)
- Berriozar (Nafarroa)
- Gaztedi (Bizkaia)
- Gernika (Bizkaia)
- Goihierri (Bizkaia)
- Iurreta (Bizkaia)
- Txantrea (Nafarroa)