Boluntarioak erakartzeko kanpaina abiarazi dute udalak eta Caritasek
Pertsona nagusiak laguntzera bideratuta dagoen Beti Lagun programa sustatzen ari dira Lekeition. Bideo bat grabatu dute, bakardadeari buruz sentsibilizatzekoLekeitioko Udalak eta Caritasek kanpaina bat abiarazi dute pertsona nagusiak laguntzera zuzendu...
Pertsona nagusiak laguntzera bideratuta dagoen Beti Lagun programa sustatzen ari dira Lekeition. Bideo bat grabatu dute, bakardadeari buruz sentsibilizatzeko
Lekeitioko Udalak eta Caritasek kanpaina bat abiarazi dute pertsona nagusiak laguntzera zuzendutako Beti Lagun proiekturako boluntarioak erakartzeko.Kanpainaren tresnetako bat bakardadeari eta bide laguntzaren garrantziari buruzko bideo bat da, Lekeition bertan grabatutakoa. «Bideoaren bidez proiektuagaz bat egitera animatu nahi dugu, baina, aldi berean, herritar guztiak sentsibilizatu nahi ditugu bakardadearen errealitatearen inguruan. Izan ere, bakardadea pobrezia mota bat da, eta denok egin dezakegu zerbait horretan laguntzeko, boluntario izan edo ez».
Beti Lagun proiektua 2016 urtean jarri zuen martxan Caritasek, nagusiek izan dezaketen bakardade edota isolamendu egoera arintzeko helburuagaz. «Beharrizan afektiboei eta harremanak izateko beharrizanei erantzuna eman nahi diegu; gizarte baliabideak erabiltzen eta inguruagaz erlazionatzen lagundu; hori guztia boluntarioen lanaren bidez», azaldu dute.
Proiektuaren egitekoa familia eta profesionalek ematen dutenaren osagarria izatea da. Horrela, boluntarioak dira bide laguntza ematen dutenak, eta hori da Beti Lagun proiektuaren bereizgarri nagusia. «Boluntarioek doan parte hartzen dute; hori dela eta, nagusiekin sortzen den harremana adiskidetasunaren oso antzekoa da; nagusiek beste pertsona edo langile batzuekin daukatenaren bestelakoa».
Telefono bidez
Baina momentu honetan ez dago boluntario nahikorik, hori dela eta, udalak eta Caritasek proiektuari bultzada bat eman nahi izan diote. «Herriko pertsona nagusi bategaz astean pare bat ordu emateko prest dagoen jendea erakartzea da helburua». Argitu dutenez, laguntza etxean bertan zein kalean eman daiteke, adinekoak hala nahi badu: paseoa eman, kafea hartu…
Gainera, esperientzia pilotu baten bidez telefono bidezko laguntza ere eskaini nahi dute. «Horrela, boluntarioaren eta adinekoen arteko harremana ez da topaketa pertsonalean oinarritzen, asteroko deien bidez mantentzen da». Bide laguntza hori urrun bizi diren edo etxean bisitarik jaso nahi ez duten adinekoentzat pentsatuta dagoela argitu dute. Era berean, aurrez aurreko laguntza emateko denbora nahikorik ez daukaten edota Lekeition egoten ez diren boluntarioen ekarpena ere jaso nahi dute. Diotenez, horrelako esperientzia garatzen ari dira Gironako (Herrialde Katalanak) Caritasen.
Beti Lagun proiektuko boluntario izateko ez da aurretiko ezagutzarik ez adin jakinik eduki behar, «nagusienganako sentsibilitatea izan behar da, eta proi- ektuan parte hartzeko konpromiso bat hartu». Zerbitzua eskaintzeko beharrezko aholkularitza edota prestakuntza Caritasek berak ematen du. Proiek- tuari buruzko informazio gehiago nahi dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuagaz jar daitezke harremanetan, 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta edota Caritasegaz zuzenean kontaktuan jarrita 94-402 00 74 zenbakian.