Berrerabili ahal izateko, arropak biltzen
Koopera Ingurumen Zerbitzuko kamioia arropak jasotzen egon zen atzo goizean, Gizaburuagan. Baliabideen kudeaketa osoa lantzen duen ekimen sozialeko kooperatiba da Koopera, eta astero, herriz herri arropak, oinetakoak zein osagarriak biltzen dituzte ber...

Koopera Ingurumen Zerbitzuko kamioia arropak jasotzen egon zen atzo goizean, Gizaburuagan. Baliabideen kudeaketa osoa lantzen duen ekimen sozialeko kooperatiba da Koopera, eta astero, herriz herri arropak, oinetakoak zein osagarriak biltzen dituzte berrerabiltzeko. Bazterketa soziala jasaten duten pertsonak eta kolektiboak gizarteratzea bultzatzen du, eta ingurumena zaintzeko helburua duten jarduerak egiten dituzte horretarako.