Emakumeen Nazioarteko Eguna den martxoaren 8a prestatzen joateko deia egin dute LAB sindikatuko emakumeek.
Bihar 18:00etan batuko dira LABeko Gernika-Lumoko
egoitzan.
Emakumearen Egunak aurten planteatzen dituen erronkak landuko dituzte bertan, baita egunaren diseinua bera ere. Iazko martxoaren 8a mugarria izan zela arrazoituta, egun hori prestatzen hasteko ordua iritsi dela deritzo sindikatuko idazkaritza feministak. Horregatik, sindikatuan planteatzen diren
irizpideak zeintzuk diren elkarbanatu eta landuko dituzte biharko batzarrean.