Urtero legez, herriko kale hotzak doinuz betetzen aritu dira Gernikako Marijesiak. Ohiturari jarraiki, bederatzi gauez abesten ibili ostean, abenduaren 24an egun argiz ere atera ziren.
Historian lehenengoz, azken bi egunetan
emakume batek abestu zuen bakarkakoa.
Bederatzi egun horietan diru bilketa ere egin zuten, eta
3.052, 64 euro batzea lortu dute aurten. Diru kopuru horregaz, bi proiektu lagunduko dituzte. Keniako (Afrika)
Voluntarios en Kenia GKEra bideratu dute diru kopuru erdia, Monbasan Baby Life Rescue Center umezurztegi batean bizi diren haurrei laguntzeko asmoz. Beste erdia, baina, Bermeoko
Eutsi Gogor Danok Batera elkarteari laguntzeko da. Gaixotasun arraroak dituzten familiak eta boluntarioek sortu zuten taldea.
Ekarpenak egin dituzten herritarrei, eta andrazko emakume bakarlari berriari beraien
esker ona agertu diote Marijesiek.