Hilaren 31 baino lehen jaso behar da TAO txartela
Gernika-Lumoko Udalak adierazi duenez, TAO txartelaren ordainketa helbideratuta daukaten gernikarrek urtarrilaren 31ra arteko epea daukate beraien egoiliar txartela jasotzeko. Orain arte egin legez, interesatuek erakundeak Gernika-Lumon daukan bulegora (Iñigo Lopez de Haro kalea, 6) jo beharko dute.
Txartelak jasotzeko ordutegia astelehenetik eguenera bitartean 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era dela zehaztu du udalak. Barikuetan eta zapatuetan, berriz, 09:30etik 13:30era jaso ahalko dira txartelak. Gaiari buruzko informazio edo argibide gehiago nahi izanez gero, 94-625 73 19 telefonora deitu beharko da.
Halaber, otsailaren 1etik aurrera TAO guneetan aparkatutako autoek 2019ko eranskailua jarrita eduki beharko dutela gogorarazi du. Izan ere, txartela jarrita ez duten egoliarren ibilgailuei isuna ipiniko zaie.