2019ko inbertsio nagusia HAPOra bideratuko du Elantxobeko Udalak
462.107 euroko aurrekontua zehaztu dute, “erreala, baina asmo handikoa—. Talaiako Begiratokiko obrak maiatzaren bukaerarako amaituta egotea aurreikusi duteAbenduan egindako osoko bilkuran 2019. urteko aurrekontua 462.107 eurokoa izatea behin be...
462.107 euroko aurrekontua zehaztu dute, “erreala, baina asmo handikoa—. Talaiako Begiratokiko obrak maiatzaren bukaerarako amaituta egotea aurreikusi dute
Abenduan egindako osoko bilkuran 2019. urteko aurrekontua 462.107 eurokoa izatea behin betiko onartu zuen Elantxobeko Udalak; iazkoa baino 5.500 euro txikiagoa. Hala ere, diru laguntzen bitartez zenbatekoa handitzea espero dute. Inbertsio nagusia Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) egokitze prozesuari zuzenduta dago. Izan ere, inbertsio «nabarmenak» egitea aurreikusi du udalak.Planteamendu ekonomikoagaz, zerbitzu «eraginkorragoak eta errentagarriagoak» bermatu nahi dituzte, zergarik gabeko udal ekonomia mantentzearen eta herriko bizi kalitatea hobetzearen aldeko apustua eginez.
Josu Olagibel alkateak HAPO herritarren eta bisitarien mugikortasuna errazteko «ezinbesteko» proiektua dela deritzo: «Kudeaketa lan gardenagaz eta zehaztasun osoz landutako plan- teamendu ekonomikoagaz Elantxobe hobetzea eta garatzea da gure helburua. Horretarako, erreala, baina asmo handikoa den aurrekontua zehaztu dugu». Horrela, udal aurrekontuan gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanak islatzen direla azpimarratu du alkateak.
HAPO 2018 eta 2019 urte bitartean eta 800.000 euroko aurrekontuagaz garatzeko proiektua dela gogorarazi du alkateak. Eta plan horren barruan sartzen dira, besteak beste, Talaiako Begiratokiko eta Gorgino Renteria Kultur Etxeko terrazan irisgarritasuna hobetzeko lanak. Maiatzean bukatuta egotea aurreikusi dute.
Gainera, aurten, denboraldi baterako hormigoizko pasabide bat erakitzea aurreikusi du Elantxobeko Udalak; igarobide horrek HAPO gauzatzeko ikerketa geoteknikoa egitea ahalbidetuko du, baita 2019rako aurreikusitako exekuzio proiektua burutzea ere.
Ikerketa topografikoa eginda dago dagoenerako, eta ikerketa geoteknikoa burutzen dutenean herriko goiko aldea portuagaz lotzeko igogailu bat edo pasabide bat egin daitekeen edo ez ondorioztatuko dute.
Diru laguntzen kudeaketa
Herriko garapenaren alde egiteko ahalik-eta errentagarritasun handiena bilatzen ahalegindu da udala. Izan ere, martxan dauden proiektuak garatzeko beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik edota Europako erakundeetatik jasotako diru laguntzak behar bezala kudeatzea, eta hala egin dute.
Iazko diruzaintzako soberakinaren kantitatea zehaztu barik dagoen arren, zenbateko hori aurtengo aurrekontura gehitzea aurrekusi dute udal ordezkariek, «asmo handiko proiektuei aurre egiteko».