Zirkuaren mundu magikoan murgiltzeko aukera, Gernika-Lumon
Zirku artearen espazioa da Zirkozaurre, eta Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian geldialdia egingo du bihar. 10:30-12:00 eta 12:00-13:00 hastapen talerra emango dute. Diziplina desberdinak lantzeko aukera eskainiko dute: akrobaziak, malabareak, oreka ariketak…
Bestalde, arratsaldean, Vademekun ikuskizuna aurkeztuko dute. Sorkuntzarako atea irekitzen duen liburutegi batean kokatutako ikuskizun familiarra da. Liburutegi zahar batean pertsonaia berezi batek ikusleak unkituko ditu bere magiaz eta sormenaz. Ingurua eraldatzen doa magia, akrobazia eta ezustekoen bidez, eszenan agertutako osagaiekin domino efektuzko trikimailu batekin amaitzeko.
Irakurketarako eta sorkuntzarako hurbilketa bidea eskaintzen du. 17:00etan hasiko da ikuskizuna.