Karakolik gozoenen lehia, Gernika-Lumon
42.Euskadiko Karakol Txapelketa eta Etxeko Karakol Kazuela Txapelketa jokatuko dituzte Gernika-Lumoko Merkatu plazan, domekan, 09:00etatik aurrera.
Lehenengoan parte hartzen dutenek bi kazola aurkeztu ahal dituzte, eta bigarrenekoek, bakarra. Hori ez da, baina, baldintza bakarra. Izan ere, kazolak buztinezkoak izatea derrigorrezkoa da, eta kazola bakoitzean gutxienez bi kilo karakol egon beharko dira. Etxeko txapelketaren kasuan, gainera, soilik gernikarrek parte hartu dezakete.
Euskadiko Karakol Txapelketaren irabazleak 150 euro eta Gabon otzara jasoko du, eta txapeldunordeak 120 euro. Etxeko Karakol Kazuela Txapelketan sei sari egongo dira. Txapeldunak 60 euro eta Gabon produktu sorta bat irabaziko ditu.
14:00etan banatuko dituzte sariak.