24 ordu iraungo dituen
areto futbol txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumon bihar [abenduak 22] 12:00etatik hasi eta biharamuneko 14:00raino, Santanape kiroldegian. Aurtengo txapelketan batzen duten dirua
Gernikatik Mundura gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da.
Aurtengoa txapelketa egiten den
14. aldia izango da, 1984an antolatu zen lehen aldiz eta urte batzuk antolatu gabe egon ostean iaz berrskuratu zuten udalak eta herriko hainbat elkartek eta 10 taldek parte hartu zuten. Aurtengoan, antolatzaileek esan dutenez,
13 talde daude izena emanda eta
hiru multzotan banaturik hasiko dira txapelketa jokatzen, lau taldeko bi multzo eta bosteko bat.