Gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko hartu du kutsu solidarioa Bermeon egingo den San Silbestre lasterketak.
Eutsi gogor, danok batera elkarteak antolatu du lasterketa abenduaren 31rako. Batutako dirua elkartearentzat eta TEA guraso taldearentzat izango da.
13:30ean hasiko da lasterketa Portuko Olatua eskulturaren paretik eta adin guztietako herritarrek parte hartu dezaten hiru ibilbide prestatu dituzte:
500 metrokoa irteera puntutik Lameraraino,
bi kilometrokoa Portuko Olatutik Lameraraino, Erremedio kaletik, Goiko plazatik, Baztarre, San Juan Portale eta Zubi Gane zeharkatuz eta
lau kilometrotakoa bi kilometroko zirkuituari itzuli bi emanez.
Dortsalak etzi, 23an eta Gabon Zahar egunean egongo dira eskuragarri 10:30etik aurrera Lameran. Dortsala eta kamiseta zazpi euro izango dira. Abenduaren 30era arte herriko Intersport dendan, Aribike dendan eta Orain Bai fitness klubean egongo dira salgai dortsalak, hiru eurotan.
Joan den urtean egindako San Silbestre lasterketa solidarioa