Astana taldeak baieztatu du Bilbaok 2019an Italiako Giroa lehiatuko duela;
seigarrena izan da aurtengo Giroko sailkapen orokorrean. Talde kazaghstandarrak bere herriaren independentzia ospatzen zen egunean egin zuen datorren urterako taldearen aurkezpena eta Gernika-Lumoko txirrindularia
maiatzaren 11tik ekainaren 2ra Italiako lasterketan egongo dela baieztatu zuen Alexander Vinokourov Astanako zuzendariak.
Hainbat euskaldun egongo dira Bolognako erlojuaren kontrako lehen etapan Bilbaogaz batera: Mikel Landa (Movistar), Gorka eta Ion Izagirre anaiak (Astana), Mikel Nieve (Mitchelton) eta Markel Irizar (Trek) esaterako.
HONEKIN LOTUTA:
Pello Bilbao, aurtengo Giroan. Argazkia: Bettini Photo.