Domekan izango da jaialdia Durangoko San Fausto pilotalekuan, 12:00etan; lehen aldiz jokatuko da. Jaialdiak Lehen mailako lau pilotari onenak eta Etorkizuneko pilotarien mailako bi pilotari onenak batuko ditu: Patri Espinar,
Olatz Arrizabalaga, Miren Larrarte, Maite Ruiz de Larramendi, Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo.
Arrizabalagak aurtengo binakako txapelketa irabazi du eta lau t’erdiko azpitxapelduna izan da.
Bi partida jokatuko dira jaialdian eta Arrizabalaga bigarrenean arituko da. Eskuz binakako partida izango da eta
Maite Ruiz de Larramendigaz batera jokatuko du Espinar-Orbegozo bikotearen aurka.
HONEKIN LOTUTA:
Durangoko jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: Emakume Master Cup