Gautegiz Arteagako egutegia osatzeko argazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte bihar
2019ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa egin dute arteagarrek, eta bihar banatuko dituzte sariak Aretxederreta Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Bertaratzen direnenetzat luntxa egongo da.
Ura izan da aurtengo gaia, eta udal ordezkariek herritarren parte hartzea nabarmendu eta eskertu dute, 120 parte hartzailetik gora egon baitira. Egutegirako 24 argazki aukeratu dituzte, eta udaletxean daude ikusgai. Hilabete bakoitzean bina argazki sartu dituzte, bata handia eta bestea txikia.
Lehiaketaren irabazleek luma-kartoian inprimaturik jasoko dituzte euren argazkiak.
Etxez etxe. Gautegiz Arteagako Udalak urtaro banantzen dau herritarren artean herriko egutegia. Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak herritarren parte hartzea eskertu eta nabarmendu du. “Oso pozik gaude aurton gure argazki lehiaketan partaidetza errekorra gainditu dugulako. Gure herria erakargarria dela esan gura du honek. Ura bizi iturria da; gure ondare naturala, kulturala eta historikoa. Gai honi lotuta 120 argazkitik gora batu ditugu. Aurkeztutako argazkien aniztasuna eta edertasuna izan da nagusi”.