Lekeitioko Eskolako LH3ko ikasleek proiektu berezi bat jarri dute martxan Elikagaien Bankuari laguntzeko. Bihotzak egin eta 50 zentimotan saldu dituzte, ez daukanari elikagaiak eskuratzen laguntzeko asmoz. Horrez gain, janari batuketa ere egin dute: es...

Lekeitioko Eskolako LH3ko ikasleek proiektu berezi bat jarri dute martxan Elikagaien Bankuari laguntzeko. Bihotzak egin eta 50 zentimotan saldu dituzte, ez daukanari elikagaiak eskuratzen laguntzeko asmoz. Horrez gain, janari batuketa ere egin dute: esnea, kakaoa, azukrea, gailetak eta zerealak. «Gabonetan inor ezer ez falta izatea da ikasleen helburua, eurengandik irten den ekimen baten bidez», azaldu du Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduradunak. Egitasmoari Bihotz Zabal jarri diote izena.