Presoen seme-alabek bizi duten egoera plazaratzeko ekimenak prestatu ditu Busturiko Sarek. Busturialdekoak diren eta preso dauden Ibon eta Eneko Goieaskoetxea eta Kepa Arronategiren senideek beraien testigantzak eskainiz eman zioten hasiera egitasmoari.
Solasaldiagaz batera, taldeak “haurtzaroa bidaiatzen” eman duten haurren esperientziak biltzen dituen
Motxiladun umeak izeneko
erakusketa interaktiboa jarri du herriko
Kultur Etxean.
Etzi arte egongo da ikusgai liburutegiko ordutegian.
Egun berean, gainera,
Azken Arnasa Arte filma proiektatuko dute,
19:00etan. Ostean,
Koldo Zelestino zuzendariagaz solasaldia egingo dute. Ikus-entzunezkoak presoen gurasoen jarrera islatzen du, “eredugarria eta txalogarria” den jarrera Sareko kideen ustetan.