Beibidreams denda eta Broncearium estetika zentroa izan dira Bermeoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren denda irabazleak.
Lehiaketaren irabazleetako bat. Argazkia: Bermeoko Udala.
Zehazki, Beibidreams dendak
herritarren boto gehien jaso dituen erakusleihoa izan da. Bozkatzea abenduaren 1etik 15era bitartean egin dute herriko Kultur etxean, Turismo bulegoan, eta Berhaz zein Behargintzaren bulegoetan. Bozkatu duten pertsonek 500 euroko saria irabazteko lehiaketan parte hartu dute dendetan gastatzeko.
Zozketa joan den astelehenean egin zuten eta
Aintzane Goienetxea izan da sariduna.
Broncearium estetika zentroak, bestalde,
epaimahaiaren saria jaso du. Epaimahaia Bermeoko Udaleko, Berton elkarteko eta Barrueta Arte elkarteko kideek osatu dute eta establezimenduen erakusleihoak hainbat ezaugarri kontuan hartuta baloratu dituzte: irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena, sormena, kalitatea, iluminazioa eta modernidadea eta berrikuntza.
Bermeo edertuz. Bi irabazleek
250 euroko saria jaso dute. Irune Ormaetxea Bermeoko Merkataritza eta Turismo zinegotziak establezimendu parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie, “guztiek Bermeo edertzea lortu dutelako” eta Beibidreams eta Broncearium denda irabazleei zorionak eman dizkie egindako lana “izugarria” izan delako.
Era berean, erakusleihorik ederrenak aukeratzen parte hartu duten herritar guztiei ere eskerrak eman dizkie eta zozketaren irabazlea zoriondu du. Ormaetxeak azaldu duenez, erakusleiho lehiaketa
“herriko merkataritza sustatzeko beste pauso bat” da, udalarentzat “tokiko komertzioa apustu garrantzitsua delako”. Nabarmendu duenez, “herriko merkataritzak herrian dituen onurak asko dira, herri bizia, garapena eta enpleguak sortzen dituelako”.