Lekeitioko batzokiko hormetan agertutako pintadak gaitzetsi ditu bai udalak eta baita ere Bizkai Buru Batzarrak. Halako jarduerak ez diotela laguntzen «ez elkarbizitzari ezta ezberdinen artean eman behar den errespetuari ere» azpimarratu dute. Hori d...

Lekeitioko batzokiko hormetan agertutako pintadak gaitzetsi ditu bai udalak eta baita ere Bizkai Buru Batzarrak. Halako jarduerak ez diotela laguntzen «ez elkarbizitzari ezta ezberdinen artean eman behar den errespetuari ere» azpimarratu dute. Hori dela eta, eraso horien egileei halako egintzei amaiera ematea exijitu diete, «konponbidea eman beharrean, euskal hiritargoaren gehiengo nagusi batek amesten duen normaltasuna eragotzi baino ez dutelako egiten». Babes eta konpromiso osoa ere adierazi diote Ertzaintzari.