Bigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuen Gernika Rugby Taldeak asteburuan Independiente Rugby taldearen aurka eta partidu ona egin arren
29-39 galdu zuten basurdeek. Partida galdu arren erasoko bonusarengatik puntu bat batu zuten gernikarrek, eta defentsakoa ere lortzear egon ziren azken jokaldira arte.
Gernika RT-Independiente partiduko jokaldi bat. Argazkia: Anuar Gomez
Hasiera parekatua eduki zuen neurketak, bederatzigarren minutuan
Iker Olaetak zutoinetara egindako jaurtiketa bat gauzatu eta 3-0 aurreratu zirenera arte. Neurketaren kontrola gernikarrek hartu zuten orduan baina kantabriarren entsegua iritsi zen, markagailuan 3-7 aurreratuz. Goraka egin zuten orduan kanpokoek eta bigarren entsegua ere lortu zuten. Baina basurdeak ez ziren atzean geratu eta
Facundo Epinalek ere beste marka bat egin eta 8-14 hurbildu ziren. Lehen zatiaren amaieran, eraoko jokaldi luze baten ostean kanpokoek beste entsegu bat egitea lortu zuten eta 8-21eko markagailuagaz joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian erakutsi zuen Gernikak bere jokorik onena. Hiru entsegu egin zituzten bata bestearen atzetik,
bi Bruno Mercantik eta bat Facundo Epinalek. Entseguek geroko transformazioak ekarri zituzten eta basurdeak 29-21 aurreratu ziren.
13 minututan jokoaren kontrola eduki arren kanpokoek entsegua egitea lortu zuten eta 29-26 hurbildu ziren. Pazientzia izan zen kanpokoen ezaugarri nagusia eta itxaroten jakite horrek saria ekarri zien, bosgarren marka eginda (29-33).
Azken unean zutoinetara egindako bi jaurtiketek markagailua kanpokoen alde laga zuten 29-39.