Hamar jokatu eta bederatzi irabazi. Hori da Dia ligako lehen hiru sailkatuek daukaten garaipen sorta. Sailkapenaren lehen hiru postuetan daude 19 puntugaz
Citylift Girona, Perfumerias Avenida eta Lointek Gernika Bizkaia.
Itziar Ariztimuño aurkari baten aurrean. Argazkia: Gernika KESB
Asteburuan
80-60 menderatu zuten Malosten Embutidos Pajariel Bembibre taldea Mario Lopezenek. Lehen laurden erasokorra, bigarren zati serioa defentsa lanetan eta azken laurdenaren erdialdean sartutako 15-2ko partziala izan ziren garaipena eskuratzeko gakoak.
Mario Lopezen esanetan “emaitzak ez du erakusten kantxan egon den berdintasuna hirugarren aurdenaren amaieraraino”. Azpimarratu zuen neurketaren
hasieran ez zirela bat ere ondo ibili, defentsan bereziki, komunikazioa eta intentsitatea falta zirela: “bigarren laurdenean kantxaratu den boskoteak, normalean
hainbeste jokatzen ez dutenek, erakutsi dute zer nolako lana egin beharra dagoen defentsan”.
Rachael Vanderwal. Argazkia: Gernika KESB
Bigarren zatian neurketa apurtzera atera zen Lointek baina ezin izan zuen. Are gutxiago Malosteko giroa berotzen zihoan einean eta Mario Lopezi teknika adierazi ziotenean. Partida trabatu egin zen eta Jazmon
Gwathmey eta Blake Dietrick jokalariei esker aurretik jarraitzen zuten etxekoek. Azken laurdenean neurketa apurtu beharra zeukaten gernikarrek, azken hatsean estuasunik ez edukitzeko eta
Rachel Vanderwal eta Valeriya Berezhynsken hirukoei esker garaipena Malosten geratu zen. Mario Lopezek aldaketekin jarraitu zuen azken minutuetan, eta Malosteko zaletuek jokalari guztiak banan-banan txalokatu zituzten, bai garaipenarengatik eta baita Eurokopako sailkapenarengatik.
Animoak. Duela pare bat aste belaunean lesio larria eduki zuen Juana Molina Prado espainiarrarentzat animo mezua zabaldu zuten Gernika KESBeko jokalariek; Molinak ezingo du gehiago jokatu aurtengo denboraldian. Molina Malostera ailegatu zenean aurkitu zuen ezustekoa: atzean bere zenbakia den 10a eta aurrean berarentzako mezua zeraman kamiseta. Bere taldekideek kamiseta horiekin egin zuten aurkezpen ekitaldia ere eta partidua baino lehen talde argazkia atera zuten denek batera.
Taldekideak eta Molina, partidua baino lehen. Argazkia: Gernika KESB