Aniztasun Asteari amaiera emateko jaia egingo dute bihar, Lekeition
Peruri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur. Aniztasun Jaia bihar 13:00etan hasiko da. Herrialde ezberdinetako janaria dastatzeko aukera egongo dela esan duteMartitzenean hasi eta bihar arte, Aniztasun Astea ospatzen ari dira Lekeition. Aste...
Peruri buruzko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur. Aniztasun Jaia bihar 13:00etan hasiko da. Herrialde ezberdinetako janaria dastatzeko aukera egongo dela esan dute
Martitzenean hasi eta bihar arte, Aniztasun Astea ospatzen ari dira Lekeition. Aste osoko egitarauari behar bezalako amaiera amateko, bihar Aniztasun Jaia egingo dute, egun osoan. Lekeitioko Udaleko Ongizate Saileko arduradunak esan duenez, Elkarbizitza taldea azken urteetan herrian egiten ari denaren erakusgarri da Aniztasun Astea.Herrian herrialde desberdinetatik etorritako nahikoa jendea bizi dela ikusita, duela hiru urte inguru Elkarbizitza taldea sortu zuten, eta gutxinaka, jatorri ezberdineko herritarren arteko harremanak sustatzeko ekintzak antolatzen hasi ziren. Eta hortik sortu ziren, besteak beste, kanpoko herrialdeetatik herrira etorritakoei laguntzea helburu duen Kaixo Lekeitio eskuorria eta iaz egin zuten kultura ezberdinen arteko afaria.
Auten, baina, La Caixatik diru laguntza bat jaso dutela eta, zer edo zer ezberdina egitea pentsatu zuten. Martitzenean eta atzo biztanle berriei ongietorria emateko ekitaldia eta crochet eta puntuzko ehuna egiteko topaketa egin eta gero, gaur Peruri buruzko ikus-entzunezko emanaldia egongo da Azkue Aretoan, 18:00etan. «Rosio Upiachichua Perutik etorritako herritarrak aurkeztuko du ikus-entzunezkoa».
Kulturen arteko jaia
Azken ekintza biharko Aniztasun Jaia izango da. «13:00etan hasita, bertoko eta atzerriko musika edukiko dugu. Eta gero, 14:30ean, munduko janarien dastaketa egingo dugu eskolako jantokian». Partaide bakoitzak bere herriko janaria eramango duela diote. «Buffet moduko dastaketa izango da. Platerak-eta guk jarriko ditugu». Eta eguneko ospakizunekin amaitzeko, Ines Bengoa Lacarra ipuin kontalariak Munduko ipuinak ipuin kontaketa saioa eskainiko du, 17:30ean, Azkue aretoan.
Elkarbizitza taldeak orain arte antolatutako ekintzek harrera ona eduki dutela gaineratu dute.