Bermeoko Udalak zirkulazioa eta bide segurtasuna
arautzeko ordenantza onartu zuen aho batez azaroan egindako Osoko Bilkuran.
Udalbatza, azaroan egindako Osoko Bilkuran.
Ordenantza berriagaz herrian zehar ibilgailuan aritu ahal izateko
gehienezko abiadura orduko 30 kilometrokoa izango dela jakinarazi dute udaleko ordezkariek.
Oinezkoentzako guneen kasuan, alde zaharrean esate baterako,
orduko 10 kilometrokoa izango da gehienezko abiadura.
Horrez gain,
karabanen eta autokarabanen erabilera arautuko dutela iragarri du udalak, baita
mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilera ere. Esaterako, patinete elektrikoen edota txirrindu elektrikoen erabiltzaileek araudi berria jarraitu beharko dute Bermeon.