Denboraldiko lehenengotariko probak gogotsu hasi dituzte talde bermeotarreko atletek, eta emaitza onak eskuratzen ari dira. Esaterako, zapatuan Usansoloko San Andresetako krosean parte hartu zuten, hainbat kategoritan.
Taraskako zenbait atleta, Usansolon.
Argazkia: Taraska Atletismo Taldea.
Beteranoetan
Amaia Pico Taraskako entrenatzailea (zuzendaritza taldean ere badago) eta Durango kirol taldeko kidea izan zen azkarrena, eta hirugarren postuan Taraskako
Izasku Egibar sailkatu zen. Federatuek 3.700 metroko lasterketa egin zuten eta, 18 urtez azpikoetan
Izaro Egibar seigarren,
Ainhize Picado hogeitabigarren eta
Naia Muniozguren hogeitahamahirugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Bermeoko atletismo taldeko arduradunen berbetan, “kros gogorra, aldapatsua eta direkzio aldaketa askokoa izan zen”.
Beharagoko mailetan ere primeran aritu ziren bermeotarrak.
Benjamin, alebin ata ume mailetan hainbat neska-mutilen egin zuten arineketan, eta esate baterako, benjaminetan
Leire Munitiz txapeldunorde geratu zen.
Nagore Odiaga, Espainiako Txapelketara. Bestalde, zapatu goizean Getxon ere lehiatu ziren Taraskakoak. Federatuek Fadurako pistan izan zuten hitzordua, eta 60m-ko, 400m-ko, 1500m-ko eta altuera probetan parte hartu zuten.
Nagore Odiagak Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denbora egitea lortu zuen ( 8 segundo eta 7 ehuneneko denbora egin zuen), eta ondorioz, Valentzian lehiatuko duten Espainiako Txapelketan ariko da, 60 metroko lasterketan.