Perfumerias Avenida-Gernika KESB. Argazkia: Lorenzo Rodríguez/Gernika KESB
Lointek Gernikak ligako partiduak garaipenekin zergatik zenbatzen zituen erakutsi du asteburuan, liderraren kantxan maila oso ona erakutsita. Mario Lopezen neskek beraiek bezala guztia irabazita zeukan taldea eduki zuten aurrean eta partiduaren azken hatseraino estu hartu zituzten aurkariak. Partidaren hasieran
Gwathmey izan zen gernikarren jokalaririk aipagarriena. Lointekek defentsa lan ona egin zuen eta erasoan ere ondo aritu zen. Lehen laurdena 19-15 amaitu zen.
Bigarren laurdenean Lointekek urrats bat egin zuen aurrera eta 13. minutuan 24-23 zegoen markagailua. Lerroak aurreratu zituen
Mario Lopezek salamankarrei arazoak sortzeko asmoz eta
Dietricken jokaldi batek eta Berezhynskaren hiruko batek 27-28 aurreratu zuten Lointek. Baina atsedenaldirako minutu bakarraren faltan 7-0eko partziala egin zuten etxekoek.
Perfumerias Avenida-Gernika KESB. Argazkia: Lorenzo Rodríguez/Gernika KESB
Aldageletatik bueltan lehiatzen jarraitzeko ezin zieten etxekoei aldea handitzen utzi eta horren asmoagaz 0-10eko partziala sartu zieten. Lointek gero eta sendoago zegoen kantxan eta markagailuan bietako inork ez zuen lortzen aldea zabaltzea; “aipagarria izan zen partiduaren zati horretan
Dietrickek eta Berezhynskak egindako lana”, esan dute Lointekeko arduradunek. 58-57 amaitu zen hirugarren laurdena. Baina
laugarrenaren hasieran etxekoen bi saskiratzek eta Lointekek erasoan edukitako eraginkortasun faltak 63-57 aldendu zuen markagailua. Etxekoek puntuak batzen jarraitzen zuten eta sei minuturen faltan 71-59 jarri zuten markagailua. Partiduak erabakita zirudienean Lointekek lan izugarria egin zuen eta 37. minutuan 72-69 jarri zuten Wurzburg kantxako markagailua. Azken hatsean sartu ez zen Roundtreeren hirukoak eta Robinsonen saskiratzeak 74-69 zabaldu zuten markagailua; azkenean, Lointekek ez zuen erasoa baliatu eta Robinsonek partidua amaitu zuen. Azkenean 78-71.
Erreginaren Kopara sailkatuta. Lointekek lortu du dagoeneko Erreginaren Koparako sailkapena. Mario Lopezen esanetan “bederatzigarren jardunaldirako betea daukagu helburuetako bat”. Gaineratu du aurtengo txapelketa
Gasteizen jokatzen denez “gogo berezia” zeukatela sailkapena lortzeko: “zaletuek bidaia erraza edukiko dute taldea animatzera etortzeko”. “Oraindik urrun geratzen da baina dagoeneko sailkatuta egoteak lasaitasuna ematen du. Behin jokatu dugu txapelketa hori eta ilusio handia egiten digu beste behin jokatzeak”.
Perfumerias Avenida-Gernika KESB. Argazkia: Lorenzo Rodríguez/Gernika KESB
Eurokopa. Jokatuko duten hurrengo partidua Eurokopakoa izango da. Etzi (a
benduak 12) 19:00etan Clube Uniao Sportiva taldea hartuko dute
Malosten, eta sailkapena lortzeko beharrezkoa izango dute garaipena lortzea. Horrez gain, Gyor taldeak, iragan astean gernikarrak menderatu ostean, Gironaren kantxan galtzea ere beharrezkoa izango da Lointekek bigarren sailkatu gisa hurrengo kanporaketarako sailkapena lortzeko.