Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Talde Antolatzailearen erabakiaren berri eman dute eguerdian. Azaldu dutenez,
Jon Enbeita Ealoren ibilbidea saritu gura izan dute, eta horregatik berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.
1950ean Muxikan jaioa, Enbeitak berak ondo daki zer den
Bizkaiko txapeldun izatea. Hain zuzen, 1
990an eta 1992an irabazi zuen Araba-Bizkaiko Txapelketa, eta beste hiru urtetan ere finalean sartzea lortu zuen (1987, 1994 eta 1996). Halaber,
Txapelketa Nagusiko finalera ere bost bider sailkatu zen, eta
1980an txapeldunorde geratu zen (1982, 1986, 1989, 1993).
Kepa Enbeita
Urretxindorra-ren biloba da, eta umetatik bertso munduagaz lotura estua eduki du. 3 urtegaz aita Balendin Enbeitak zuzendutako antzerki batean kopla bat kantatu zuen lehenengoz, eta ondoren eman zituen lehen pausoen ondorio izan da bete duen ibilbide oparoa. Bertso idatzietan ere hainbat eta hainbat sari lortu ditu, eta orain dela urte batzuk gaztetako zaletasunari ekin zion. 17-18 urtegaz hasi zen bere kontura gitarra ikasten, eta Euskal Herri osoan ibili da bakarlari moduan. Hainbat diska ere grabatu ditu,
azkena, iaz,
Iraungo dut izenburupean (
ikusi hemen berari egindako elkarrizketa).
Zapatuan (abenduak 15) 17:30ean hasiko da finala Bilbao Arenan (Miribilla), eta iluntze gau partean argituko da zein den 2018ko txapelduna. Oraindik ere sarrerak erosteko aukera dago, Internet bidez
www.bertsosarrerak.eus helbidean erosi daitezke (Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioaren egunean 13:00etan amaituko da). Hala, zapatuan 16:00etan zabalduko dute txarteldegia (aretoko ateak ordu berean zabalduko dira). Sarrerak ez dira zenbakituak.