Bizkaiko Foru Aldundiak Bermeoko Ortube ontziaren errestaurazioa egiteko diru laguntzak eskaini dizkio udalari
Konponketa lanen artean, branka ondoko masten oinarriak konpondu eta branka ondoko atzealdea istinkatu dituzte. Horrez gain, toldo bat erosi eta atzealdea konpondu dituztela adierazi dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak itsas ondarea kontserbatzeko egiten ari den estrategiaren barnean kokatu du errestaurazio lan horien finantzaketa. Izan ere, estrategia horren helburua “ondare horri lotutako hainbat motatako elementuak iraunaraztea” da, eta horren harira, “Bermeoko kulturaren eta bizimoduaren adierazle” direla azaldu dute. Elementu horien artean, zurezko ontziak daude, desagertzeko arrisku handian daude-eta. Aldundiaren berbetan, Ortube arrantza ontzia egoera horretan aurkitzen da .
Aldundiak eskainitako diru laguntzekin batera, konponketa lanen kostua 32.012,17 eurokoa izan da guztira.