FDM filamentuak ekoizten hasi dira Leartiker zentroan
Markina-Xemeinen dagoen Leartiker Zentro Teknologikoak CRAM unitatea jarri du martxan. Unitate horren bidez FDM filamentuak (hariak) ekoiztuko ditu enpresa eta ospitaleentzat, ISO 7 gela garbiaz baliatuz. «CRAM Fabrikazio Gehigarriko eta Health unitat...
Urriaz geroztik, gela garbian haria fabrikatzeko ekipo berezi bat garatu eta martxan jarri dute. «Dagoeneko bezeroarentzat PCL materialezko hariak fabrikatu ditugu». Hari mota horien bezero nagusiak, batez ere, ospitaleak dira; produktu horregaz ospitaleetan bertan azken pieza zein inplanteak fabrikatzen dituzte, hala nola, Scaffold bezala ezagutzen diren ehunak. «Epe motzean, gainera, FDM inprimagailu berezi bat ere integratuko dugu gela garbian. Horrekin, haria fabrikatzeaz gain, azken produktua inprimatzeko aukera emango die bezero eta partner ezberdinei».