Udaletxe berriaren azken egokitze lanak hasiko dituzte
Muruetako herrigunea zaharberritzeko hamar urteko iraupena izan duen proiektu baten azken pausoa izango da. Abadetxe zaharrean kokatu dute udaletxeaMuruetako udaletxe berriaren azken egokitze lanak hasiko dituztela jakinarazi du Jabier Ondarza alkateak...
Muruetako herrigunea zaharberritzeko hamar urteko iraupena izan duen proiektu baten azken pausoa izango da. Abadetxe zaharrean kokatu dute udaletxea
Muruetako udaletxe berriaren azken egokitze lanak hasiko dituztela jakinarazi du Jabier Ondarza alkateak. Obren azken esleipena gauzatuta, «hamar urteko iraupena izan duen proiektu baten azken pausoa» dela adierazi du.Duela sei urte inguru hasi zituzten udaletxea lekualdatzeko lanak. Horrela, herriko abadetxe zaharrean igogailua jarri zuten udan, eta egokitze lanak bukatzeko, berogintza, elektrizitate, argiteria, margoketa, iturgintza eta alarma instalazioko lanak egingo dituzte orain, besteak beste.
Lanak astiro joan diren arren, berriztapena bukatzeko gutxi falta da. Ondarzak zehaztu duenez, lanek bi hilabeteko iraupena izango dute; eta 2019ko lehen hilabeteetarako bukatuta egotea espero dute. Lanen aurrekontuari dagokionez, 85.000 eurokoa izango da.
XIX. mendeko eraikina
2000. urtera arte herriko abadetxea izan zena estilo neoklasiko eredu hartuta egindako eraikina da. XIX. mendean eraikita, hasiera batean herriko etxea edota udaletxea izateko sortu zuten, baina guda karlisten ostean udalak izandako diru arazoen ondorioz, parrokiari eman zioten eraikina mailegu modura.
Duela hamabost urte, parrokiagaz adostutako akordio baten bitartez, udalak eraikina berreskuratu zuen, eta Muruetaren planifikaziorako giltzarri bezala erabiltzea erabaki zuen. Izan ere, erdigunean kokatuta egoteaz gain, eraikina «herriaren nortasun historikoaren ondarea» dela azaldu du alkateak.
Tabernan burututako lehen lanen ostean, herrigune nagusiaren zentralizazioa gauzatzeko lanak egiten hasi zen udala. Eleizalde auzoa herrigune modura indartzeko, hamar urtean kultur aretoa, egotelekua, aparkalekuak, herriko plaza eta inguruan eraiki duten Babes Ofizialeko Etxebizitzen urbanizazioagaz, zerbitzu eta ekipamendu publikoak herritarrei hurbildu nahi izan die udalak.