Abenduaren 26rako eta 29rako inausketa ikastaroa antolatu du Eako udalak. Natxituko bolatokian egingo dute ikastaroa eta
26an teoria azalduko dute eta 29an praktika. Esan dutenez ordutegia zehazteke dago oraindik baina saio teorikoa arratsaldez egingo dute eta praktikoa goizez. “Bizi garen ingurumenean ezinbestekoa da landara eta zuhaitzak zaintzeko inausketaren inguruko ezagutza edukitzea”, esan dute antolatzaileek.
Abenduaren 17rako izena emanda egon beharko dira ikastaroan parte hartzeko interesa daukatenak. Horretarako 625 705 202 telefono zenbakira deitu edo
kultura.ea@bizkaia.org helbidera idatzi beharko da.