Muxikako Udalak eta BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak akordioa lortu dute eskola egokitzeko.
Aitor Goldaraz Muxikako alkatea, eta Ainhoa Iturbe BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteko presidentea Muxikako udaletxean bildu ziren atzo Zugastietako eskolaren erabilera hitzarmena sinatzeko. “2017.ean elikadura sistema lokalaren ardatzari ekin genion eta aurten hitzarmen honen bidez Muxikako Udalak BIZISARE elkarteari lagatzen dio Zugastietako eraikina lehenengo sektoreko lehengaien biltoki gisa”, azaldu dute.
Ainhoa Iturbe eta Aitor Goldaraz Muxikako udalean akordioa sinatzen, atzo.
Eraikinean beharrezko hozkailu eta apalak jarriko ditu datozen egunotan elkarteak, eta
momentuz, Seber Altube Ikastolako eta Allende Salazar Eskolako menuak hornitzeko eligakagien gordailu gisa erabiliko dutela jakitera eman dute, “horiexek baitira eskualde mailan, eskola-jantoki osasuntsu, bertako eta justurako pausua emana dutenak”.
BIZISARE elkarte 2016an sortu zuten ekonomia lurraldeari lotzeko helburuagaz, hau da,
jarduera ekonomikoen euskarria Busturialdea izateko asmoz osatu zuten elkartea, “jarduerak birlokalizatzeko, eskualdeko baliabide naturaletatik bizitzeko haiek xahutu gabe”.
BIZISAREn biltzen dira Muxikako, Eako, Ajangizko, Errigoitiko, Nabarnizko Udalak eta sindikatuak, enpresak, talde sozialak, kulturalak eta ingurumen arlokoak.