Olatz Arrizabalaga Emakume Master Cupeko lau t'erdiko finalean dago
Asko sufrituta lortu du finalerako sailkapena gernikarrak. 17ko berdinketagaz, bi pareta eder bategaz amaitu du norgehiagoka. Domekan 12:00etan jokatuko da finala AzkoitianOlatz Arrizabalaga pilotari gernikarrak Emakume Master Cup txapelketako Lehen Ma...
Asko sufrituta lortu du finalerako sailkapena gernikarrak. 17ko berdinketagaz, bi pareta eder bategaz amaitu du norgehiagoka. Domekan 12:00etan jokatuko da finala Azkoitian
Olatz Arrizabalaga pilotari gernikarrak Emakume Master Cup txapelketako Lehen Mailako lau t’erdiko finalerako sailkapena lortu du.Arrizabalagak Amezketako Larrunarri frontoian lortu zuen Lehen Mailako finalerako txartela partidu estu batean Miren Larrarte mendean hartu ostean. Lau t’erdiko finalera sartzeko, baina, asko sufritu zuen Arrizabalagak; 18-17 hartu zuen mendean Larrarte.
Gernikako pilotaria nagusi izan zen ia partida osoan, eta markagailuan ere aurretik joan zen ia beti. 16-8 ere aurreratu zen Arrizabalaga, eta partiduak erabakita zirudien une horretan, baina Bidaniako pilotariak ez zuen amore eman, eta asko arriskatuz partiduan sartu eta apurka-apurka markagailuan hurbiltzen joatea lortu zuen. 17ko berdinketagaz iritsi ziren bi pilotariak azken unera, eta, gainera, azken sakea Larrarterena zen. Baina azken tanto erabakigarria bi paretak eginez amaitu zuen Arrizabalagak.
Finalean Patri Espinar usansolotarra edukiko du aurrean, Maite Ruiz de Larramendi 18-6 mendean hartu baitzuen. Domekan Azkoitiako Gurea frontoian jokatuko da final handia 12:00etatik aurrera.