Miguel Ayerra klarinetean, Jesus Cuesta biolontxeloan eta Ander Marzana pianoan. horiek izango dira musika klasiko kontzertua eskainiko duten musikariak.
Kontzertua zapatuan 19:30ean hasiko da udal aretoan.
Kontzertuaren lehenengo zatian
bakarlari gisa arituko dira Bach eta Stravinski bezalako musikagile ospetsuen piezak jotzen. Bigarren zatian, ostera,
hirukote gisa joko dute Cuesta espainiarrak, Ayerra nafarrak eta Marzana kataluniarrak. Hirukote gisa Beethoven eta Brahmsen piezak eskainiko dituzte. Hiru musikariak Musikeneko ikasleak dira gaur egun.
Miguel Ayerra musikari nafarra. Argazkia: Miguel Ayerra/Facebook