Esan dutenez 12ra jolastu behar izan zuten bilbotarren aurka Urbietako kirolgunean jokatu zuten partidua, “bideraezina delako 15era jokatzea”. Neurketaren hasiera ona egin zuten basurdeek eta markagailuan 20-12 aurreratzea lortu zuten. Baina epaileak
bi txartel gorri atera zizkien berdeei eta horrek partiduan uste baino eragin gutxiago edukitzea lortu zuten Gernikako neskek.
Bigarren zati osoa bi jokalari gutxiagogaz aritu ziren baina 10 jokalarigaz ere entsegua egitea lortu zuten sei minuturen faltan. Hori gutxi ez eta zutoinetara jaurtitzea ere lortu zuten neskek: “
oso harro gaude egin genuen lanagaz, zelaian ez zen igarri jokalari gutxiago genituela, aurpegia eman genuen une oro”. Bi entsegu gauzatu zituen Libe Lopez
Kizkurrek, eta bana Maite Bilbao, Eider Olarreta eta Naia Gorienak. Zutoinetara botatako jaurtiketa Batirtze Basabek egin zuen. Azkenean
bi punturengatik galdu zuten gernikarrek, 27-29.
Aurreko astean
Durango Nissan Gaursa RT taldearen aurka jokatu zuten Arripausuetan eta 12-24 irabaztea lortu zuten. Neurketa horretan ere
15 14ren aurka aritu ziren, bat gutxiagogaz. Gainera, azken 25 minutuak bi jokalari gutxiagogaz jokatu behar izan zituzten. Sailkapen orokorrean azkenaurreko postuan sailkatuta daude gernikarrak.
Gernikako neskak Urbietan. Argazkia: Gotzon Zuzaeta/Gernika RT/Facebook