Janari bilketak egingo dituzte Gernika-Lumon eta Bermeon, bihar eta etzi
Beste urte batez, janari bilketak egingo dituzte bihar eta etzi Busturialdean. Bizkaiko Elikagaien Bankuak jakinarazi duenez, kanpaina honegaz Bizkaian urte osoan batzen den janariaren laurdena lortzen dute.
Busturialdean Gernika-Lumon eta Bermeon burutuko dituzte bilketak. Establezimendu handietan egingo dituzte; seitan eta bostetan hurrenez hurren. Eroskin, Dian, BMn eta Lidl-en egin ahal dituzte ekarpenak gernikarrek; Bermeon, berriz, Eroskin, Dian eta BMn jarri dituzte bilketa postuak. Saltokiak zabaldu eta itxi arte egongo da ekarpenak egiteko aukera.
Saltoki guztietan poltsak banatuko dituzte boluntarioek, eta herritarrek beraien ekarpenagaz bete ahal dituzte. Erosketak eginda, boluntarioek kaxetan sartuko dute jasotakoa.
Bono bereziak. Gernika-Lumoko eta Bermeoko Eroski eta BMko kutxazainek bono bereziak banatuko dituzte aurten hirugarrenez.
Bonu horien bitartez lortutako diruagaz falta diren elikagaiak erosiko dituzte urte osoan zehar Bizkaiko Elikagaien Bankuko arduradunek.
Bildutako janaria, berriz, Bizkaiko Elikagaien Bankuan batuko dute, eta gero, Bizkaia osoko elkarteei banatuko zaie, herrietan gehien behar dutenei banatzeko.