Gazteek «jazarpen poliziala» salatu dute
Institutu eta ikastoletan ertzainen presentzia «itogarria» dela diote gazteek. Ikasle batek sufritutako jazarpena salatu dute. Dinamika berri bati hasiera emango diote, abenduaren 13anAzken hilabeteotan Gernika-Lumon jasaten ari diren jazarpena salat...
Institutu eta ikastoletan ertzainen presentzia «itogarria» dela diote gazteek. Ikasle batek sufritutako jazarpena salatu dute. Dinamika berri bati hasiera emango diote, abenduaren 13an
Azken hilabeteotan Gernika-Lumon jasaten ari diren jazarpena salatu dute gazteek. «Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen, baina mugitzen denak errepresioa jasaten du. Hau da azken urteetan Gernikako gazteriak eta azken hilabetean batez ere Gernikako ikasleek bizi dutena», esan zuten bariku iluntzean Eztena proiektuko kideek.Institutu zein ikastoletan ertzainen presentzia «itogarria» dela diote: «Ertzainen mehatxu eta irainak etengabekoak dira».
Eta bereziki ikasle batek sufritu duen jazarpen poliziala salatu dute. Gazteen berbetan, «asko» izan dira ikasle horrek sufritutako mehatxu, irain eta probokazioak: «Orain hilabete institututik ateratzerakoan atxilotu, komisaldegira eraman eta bertan ikasleak jasandako mehatxuak salatzen ditugu. Kasu hau azken urteetan Gernikan ertzainek, udaltzainek zein udalak gazteekiko izan duten jarreren adibide bat baino ez da».
Eztena proiektuak «hainbat eraso» jasan dituela eta jasango dituela adierazi zuten, eta boteredunek eraso horiek boterea mantentzeko erabiltzen dituztela. Gazteek, baina, beraiek duten tresnarik eraginkorrena «elkartasuna» dela deritzote: «Elkartasunez erantzungo dugu atxilotutako ikaslearen kasuan».
Barikuan egindako salaketa dinamika berri baten aurkezpena ere badela adierazi zuten Eztena proiektuko kideek, eta aurrerantzean hainbat ekintza, formakuntza eta ekimen egingo dituztela aurreratu zuten: «Dinamika berria autodefentsaren bidez gorpuztuko dugu, erasoen aurrean, modu antolatu eta kolektiboan erantzunez».
Abenduaren 13an ekimen berri bategaz abiatuko dute dinamika, eta herritarrei bertan egoteko dei egin diete.