Bizkaiko basogintzaren egoera aztertuko dute bihar, Bermeon
Basogintza Bizkaian. Eta orain zer? hitzaldia emango du bihar Kolore Guztietako Basoak elkarteak Bermeon. 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan jarri dute hitzordua eta sarrera doakoa da.
Bertaratzen direnek Bizkaiko basoek bizi duten errelitatea ezagutuko dute bertan, bai eta krisi horren arrazoiak zeintzuk diren ikusi ere. Basoen dibertsifikazioaren beharra azpimarratu eta baso kudeaketa hobetzeko Kolore Guztietako Basoak elkarteak egindako proposamena aurkeztuko dute.
Zapatuan, Gernika-Lumon. Batzar irekia eta parte hartzailea egingo dute zapatuan, Gernika-Lumoko Astran. 10:00etatik 18:30era bitartean Bizkaiko basoen egoeraz eta horiek hobetzeko arduraz hitz egingo dute.
Jardunaldian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hala, interesa daukanak koloreguztietakobaskoak@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko du mezua, edota hurrengo telefono znebakira deitu beharko du: 638 73 32 23.