Elezgarai eta Garalde mutrikuarrak, bigarren Gipuzkoako Txapelketan
Gipuzkoako Kluben Arteko gizonezkoen gomazko paleta txapelketaren finala galdu du Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Igor Elezgarai Txaparrok eta Xabi Garaldek osatutako bikoteak. Usurbilgo Pagazpe Pilota Kirol Elkarteko Erraztiren eta Urdanpille...
Txapela lortzeko lehia oso gogorra izan zen, eta mutrikuarrak kantxan gogotsu ibili baziren ere, ez zuten aukera askorik eduki. Norgehiagoka txarto hasi zuten, oso urduri aritu ziren, kantxan lekua ezin aurkituta. Lehen tantoetan ez zuten asmatu, ezta pilota ateratzerakoan ere, eta aurkariek hasieran lortutako abantailari esker jantzi zuten txapela. «Danok Bateko bikotea ezin tantorik sartuta ibili da. Usurbilgoek oso ondo jokatu dute, eta kantxetan daukaten esperientzia igarri egin da markagailuan ere», azaldu dute taldeko ordezkariek.
Pozik egindakoarekin
Finala irabaztea lortu ez badute ere, Danok Bat elkarteko ordezkariak pozik agertu dira klubeko bi pilotariek lortu duten emaitzarekin. «Txapelketa oso borobila egin dute, eta Gipuzkoan dagoen maila handiarekin finalera heltzea oso pozgarria dela uste dugu. Esperientzia nahikoa gutxi dute 1. mailan, estreinako jokatu dute final bat, eta maila horretan jarraitzea ere nahikoa sari da guretzat».