Gernikarrek 14. jardunaldia jokatuko dute etzi, 17:00etan,
Miranda de Ebroko (Burgos, Espainia) Anduva futbol zelaian; etxetik kanpo ligako lehen garaipena lortu nahi dute.
Urtzi Arrondoren mutilak iragan asteko garaipenari jarraipena ematen saiatuko dira, ustez, multzoko talde sendoenetako baten aurka.
Jaitsiera zuzeneko postuak saihestetik
puntu bakarrera daude, eta kanporaketa jokatzera behartzen duen 16. postutik lau puntura.
Bermeo FTk ere helburu bera edukiko du. Astean
Pablo Turrilasen ordez Toño Vadillo entrenatzaile postuan jarri ostean, haize freskoa eman nahi diote taldeari, eta, horretarako, ezinbestekoa dute bihar 17:00etan Soduperi irabaztea
Itxasganen. 13 jardunaldietan etxean garaipen bat eta hiru berdinketa baino ez dituzte lortu bermeotarrek, eta esan dute etxean sendo egotea izango dela behetik ateratzeko gakoa.
Santurtzi eta Bermeoren arteko partidua. Argazkia: Bermeo FT