Idurre Bidegurenek udalaren kudeaketaren berri emango die bermeotarrei martitzenean
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak udal kudeaketari buruzko azalpenak emateko agerraldia egingo du Nestor Basterretxea Aretoan, martitzenean [azaroak 27].
19:30etik aurrera, azken hilabeteetako balorazioa egin, eta udal gobernuak martxan jarritako proiektuei eta aurreikusten dituzten ekimenei buruzko informazioa helaraziko die bertan bildutakoek. Horiek euren iritzia eman, eta galderak eta kezkak adierazteko aukera izango dute, eta udal gobernuko kideak horiei erantzuna ematen saiatuko dira.
“Herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta gestioari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskuko izatea da hitzaldiaren helburua. Bermeotar guztiak gonbidatzen ditugu agerraldian parte hartzera, Bermeo, gure herria, denon artean eraikitzen jarrraitzeko”, adierazi du Bidegurenek.