Gernika-Lumoko mendi jardunaldien lehen saioa egingo dute martitzenean
Goi-Zale Mendi Taldeak Gernika-Lumoko 26. Mendi Jardunaldiak egingo ditu datorren astean, Elai Alai aretoan. Sarrera doakoa da.
Martitzenean (azaroak 27) egingo dute lehenengo saioa, eta Islandiako handiena den Vatnajokull glaziarra (Europako bigarren handiena) dute hizpide, Luis Migel Egiluzekin. 19:30ean hasita, Odisea en Vatnajokull hitzaldia emango du alpinista eta eskalatzaileak. Egiluz suhiltzailea da, eta bere esperientziaren berri ematen du Youtubeko bere kanalean. Mendi eta glaziarrei buruzko datuak (zailtasunak, materialak etab), erreskateti buruzko azalpenak edota formakuntzagaz lotutako informazioa ematen du bertan.
Eguenean (azaroak 29), berriz, Gailur ametsa. Bigarren zapatuko 25. urteurrena izenpurupean solasaldia egingo dute Pedro Duranarekin, Javier Alvarezekin eta Juango Apraizekin, 19:30etik aurrera.