Urteko azken txangoa antolatu du Sanblas elkarteak
Aulestiko hirugarren adinekoen eta pentsiodunen Sanblas elkarteak azaroaren 29an egingo du 2018ko azkenengo txangoa. Oraingoan Pradejonera (Errioxa, Espainia) joango dira.Bertan, txanpinoi haztegi bat bisitatuko dute, eta handik Calahorrara (Errioxa, ...
Bertan, txanpinoi haztegi bat bisitatuko dute, eta handik Calahorrara (Errioxa, Espainia) joango dira. Azaldu dutenez, Calahorran bakoitza bere aldetik joango da, eta, ondoren, Azagran bazkalduko dute, Nafarroan.
Txangorako irteera 08:30ean izango da Torrezelaitik. Joan nahi dutenek 26 euro ordaindu beharko dituzte, eta jakitera eman dutenez, azaroaren 27a baino lehenago izena eman behar da, 94 627 92 06 telefono zenbakira deituta.