Toño Vadillok Pablo Turillasen lekua hartuko du Bermeoren aulkian
Bermeo Futbol Taldeak herenegun arratsaldean eman zuen jakitera Pablo Turillas entrenatzaile debarrak ez duela bermeotarren 3. mailako taldea zuzen- tzen jarraituko. Azaldu duenez, azkenengo hiru denboraldietan Itxasganeko aulkian eseri den Toño Vadil...
Bermeo Futbol Taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie bai Turrillasi eta baita haren laguntzaileei ere, taldean egin dituzten hilabeteetan egin duten lanarengatik. Bermeo Futbol Taldea azkena da une hauetan 3. mailako laugarren multzoko sailkapenean 7 puntugaz, jaitsiera postuak ekiditeko lekuetatik lau puntura.
Azken neurketan 2-0 galdu zuten Basarte futbol zelaian Amurrioren aurka 13. jardunaldiari zegokion partiduan, eta hurrengo partidua zapatuan jokatuko dute Itxasganen, Soduperen aurka; Enkarterrikoek ber- meotarrek baino zazpi puntu gehiago dituzte sailkapenean.