Neskek bizkaitarren arteko derbia jokatuko dute zapatuan. Arripausuetako zelai artifizialean jokatuko den neurketan Durango Nissan Gaursa taldea edukiko dute aurrean; 16:30ean hasiko da neurketa. Durangarrek ez dute garaipenik lortu aurtengo denboraldian eta gernikarrek bat. Etxekoek partidu bat gutxiago jokatu dute gernikarrek baino, beraz, sailkapenean aurrerapauso bat egin eta basurdeen beste garaipenekin jartzen saiatuko dira.
Mutilek, ostera, domeka goizean jokatuko dute Katalunian. Heineken ligako 9.jardunaldian UE Santboianari egingo diote bisita basurdeek. 12:00etan hasiko da partida Baldiri Aleu zelaian. Gernikarrek jokatutako zortzi partiduetatik sei galdu eta bi irabazi dituzte eta kataluniarrek, ostera, lau galdu eta beste hainebste irabazi. Partidu lehiatua izatea espero den arren basurdeentzat garrantzitsua da oso garaipena eskuratzea, aurretik duten CR La Vila taldeak puntu bat gehiago baitauka bakarrik eta sailkapenean azkena den Complutense Cisnerosek bat gutxiago, 10 hain zuzen.
Gernikako neskak garaipena lortzeko asmoagaz joango dira Durangora. Argazkia: Gotzon Zuzaeta/Gernika RT/Facebook